XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) funtzio lagungarriak azpiko geruzan kokatzen dira.

Eta MUTUR-BIAK erabiltzen duen beste edozein funtzio gaineko geruzan dago.

MUTUR-BIAK delakoaren definizioa idazteko ez dugu ezertarako jakin behar beste geruzetan egin diren definizioak edo hautaketak.

Funtzio lagungarrien izenak luzeak izaten dira.

Programatzaile askok nahiago ohi ditu funtzio-izen luzeak iruzkinak baino.

Jokaera horren arrazoia erraza da: nahiz bere definizioan iruzkinik eduki nahiz ez eduki, izen luzeko funtzio batek bere burua esplikatzen du erabiltzen den bakoitzean.

Beraz izen luzeen erabilpenak programazioaren azalpen automatiko (automatic comenting) moduko zeozer dakar.

Funtzioak geruzetan antolatzen ditugunean funtzio-abstrakzioaz programatzen dugula esaten da eta geruzei abstrakzio-geruzak edo abstrakzio-mailak esaten zaie.

Funtzio-abstrakzio programazio-teknika izugarri ahaltsua da.

Programa erraldoiak antolatzeko aukera ematen digu ondoko bi ezaugarri dituelako:

-Funtzio-abstrakzioak posible egiten du programazio beheranzkorra.

Goi-maila hutsez pentsatu ahal dugu behe-mailako xehetasunak baztertuz.

Goi-mailako programazioa egiten denean behe-mailakoa eginda dagoela suposatzen da.

Geroago, goi-mailako programazioa bukatutakoan, orduan idatziko dira behe-mailako funtzioak.

-Funtzio-abstrakzioak laguntza ematen du funtzioen definizioak labur eta ulergarriak izan daitezen.

Errekurtsibitatea funtzio-abstrakzioaren kasu partikularra dela esan ahal da.

Kasu honetan egiten den suposaketa aski bitxia da: idazten ari den prozedura bera dela aldez aurretik idatzita dagoena.

8.4. DATU-ABSTRAKZIOA.

Datu-abstrakzio programazio-teknikaren helburua da programak idatzi ahal izatea bere datuak nola errepresentatu diren jakin beharrik gabe.

Adibide baten bidez azalduko dugu.

Pertsonaren batek dauzkan liburuei buruzko informazio bibliografikoa erabiltzeko funtzioak asmatu nahi ditugu.

Liburuei buruzko gorde nahi ditugun datuak hiru dira: izenburua, egilea eta sailkapena.

Ezaugarri guzti hauek lista batean bilduta adieraziko ditugu: